MENUA 

Albisteak

  Ertzaintzaren eskutik Heziketa Ordua

Ertzaintzako kide bat hitzaldian

Ertzaintzak "Gazteen arteko delinkuentzi talde berriak" gaiaren inguruko hitzaldia eskaini die ikastetxeko maila guztiei.

Aste honetan gure ikastetxean ohikoa denez, otsaileko Heziketa Ordua ospatzeko aukera izan dugu. Oraingo honetan Ertzaintzatik etorri zaizkigu eta “Gazteen arteko delinkuentzi talde berriak" gaiaren inguruko hitzaldia eskaini digute. Bi orduko saioak izan dira eta mailaka antolatuta, aste guztian zehar ikastetxeko antzokian izan dira elkarbizitza eta ikasleen balore egokiak sustatuz.


Horrela, hitzaldi bakoitzean, gerturatutako ertzainek gaur egungo gizarteari buruz hitz egin zuen, gaizkilearen profila nolakoa den, jokabide hauen izaera nondik datorren, zein ondorio izan ditzaketen, adin txikikoen epaiketa sistema eta abar. Hitzaldi hauen helburua kalean dauden arriskuen berri gaztei agertaraztea izan da, aldi berean erantzukizuna eta errespetua sustatuz. Batzuetan gazteek beraien ekintzen ondorioak ez dituzte aurreikusten eta jakin behar dute hainbat jokabideek ondorio larriak dituztela.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago