MENUA 

Albisteak

Hasiera  › Hedapena  › Albisteak  › Erasmus +

  Erasmus +

Argitalpen diseinuko ikasleak

Lanbide Heziketako ikasleek Erasmus bekak gozatzen hasi dira

Oinarrizko, Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei zuzendutako programa bat da. Honi esker bigarren kurtso bukaeran ikasleek egin beharreko praktikak atzerriko enpresetan egiteko aukera ematen zaie. hamabi astetako egonaldia izan ohi da eta besteak beste hurrengo helburuak lortu nahi izaten dira:


1. Konpetentziak lortzeko laguntza, garapen pertsonala hobetzea eta lanerako aukerak zabaltzea.
2. Atzerriko hizkuntzen dominioa hobetzea.
3. Beste kultura eta herrialde batzuk ezagutzea.
4. Atzerrian egondako denboran konpetentziak lortu direla ziurtatzea.

Aurtengoan Goi, Erdi eta OLH mailako zikloetako sei ikasle atzerrira joan dira zikloa amaitzeko beharrezkoak diren praktikak egitera. Argitalpen Inprimatuen eta Multimedia-argitalpenen Diseinua eta Edizioa ari dira ikasten hiru, Mikel Del Campo, Diego De la Hera eta Diego Calleja dira; lehenengoa Praga-ra (Txekiar Errepublika) joan da, bigarrena Cork-era (Irlanda) eta hirugarrena berriz Milan-era (Italia). Erdi mailako Mantentze-lan Elektromekanikoak ikasten ari den Lander Vicente Txekiar Errepublikarako bidea hartu du, Pragara joan da hain zuzen ere eta Arkaitz Gonzalez, Instalazio Elektriko eta Automatikoko ikaslea Portugaleko Lisboara. Azkenik OLH mailako Arte Grafikoetako Oinarrizko Lanbidea ikasten ari den Juan Marin Italiko Milanera joango da.

Guztiak ekainean bueltatuko dira, espero dugu, hilabete horietan esperientzia positiboak bizi ditzatela, hori da behintzat guk beraientzak nahi genukeena.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago