MENUA 

Albisteak

Hasiera  › Hedapena  › Albisteak  › EnerTIC

  EnerTIC

Martutenen dagoen EnerTIC zentrura bisita egin zuten etorkizuneko etxebizitzetan energia-eraginkortasuna eta jasangarritasuna ezagutzeko.

Aste honetan gure Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak-eko 1. mailako ikasleek Martutenen kokatuta dagoen EnerTIC enpresa ezagutzeko aukera izan dute. Eraikin honetan, eremu desberdinetako profesionalek i-Sare proiektuaren barnean, energia berriztagarri desberdinak erabiliz hainbat froga esperimentatzen dituzte, Donostialdea ingurune jasangarriagoa bihurtzeko helburuarekin. Adibide bezala Txomin Enea auzo berria dugu; bertan argiztapen adimentsua, zuntz optikoa eta belaunaldi berriko etxebizitzak eraikitzen ari dira “eko-friendly" ikuspegia kontutan izanda.


Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago