MENUA 

Albisteak

  Elkarbizitza Eguna LH

Lanbide Heziketako ikasleek Elkarbizitza Eguna izan dute.


Elkarbizitza sendotu, gure ingurumena ezagutarazteko asmoz hainbat irteera eta ekintza antolatu ditugu Lanbide Heziketako ikasle guztientzat. Automatizazio eta Robotika Industrialekoak Santa Barbara igo ziren, Sistema Elektrotekniko eta Automatikoetako ikasleek Hernani-Urnieta ibilbidea egin zuten eta Grafikagintza departamentukoak Leizaranera gerturatu ziren. Erdi mailakoek berriz, ikastetxean bertan hainbat futbol partidu antolatu zituzten eta noski, guztiek merezitako hamaiketakoarekin amaitu zuten eguna.
1.ebaluazioaren erdialdean etenalditxo txiki bat izan dute arnasa hartu eta azken txanpara indartsu iristeko.

Bideoa ikusteko sakatu hemen

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago