MENUA 

Albisteak

  Elhuyar zientzia azoka

Elhuyarrek, apirilaren 21ean, Bilboko Plaza Barrian antolatu zuen Zientzia Azokan parte hartu dugu.

Joan den apirilaren 21ean, Bilbon ospatu zen, Elhuyar zientzia azokara joan ziren Batxilergoa 1. mailako ikasle talde bat. Egun osoan bertara hurbildu ziren ikusleei proiektuen nondik norakoak azaltzen aritu ziren. Lau proiektu eraman zituzten, guztiak Joko Paralinpikoetan oinarrituta zeuden. Ikusmen arazoak dituzten jendeak kirol munduan gaur egun dituzten gabeziak ahalik eta gehien murriztearren eta guk ditugun aukera berdinak edukitzeko asmotan, teknologia oinarri hartuz, maketa berriak sortu zituzten proposamen gisa. Hauetako bat pista itxiko txirrinduan ibiltzeko izango litzateke, bestea arku tiroa egiteko aukera, hirugarrenarekin futboleko atezaina izateko aukera izango lukete eta azkenik piraguan ibiltzeko aukera.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago