MENUA 

Albisteak

  Ekintzailetasuna

Sandra eta Aritz hitzaldian

Ekintzailetasunaren inguruko hitzaldia

Gaur egun, autoenpleguaren sustapena ezinbestekotzat jotzen dugu, horregatik Ikastetxeak ekintzailetasunaren aldeko apustu sendoa egin du, eta hori bultzatzeko egiten diren ekimenen barruan, maiatzaren 23an Ekintzaile Eguna antolatu zen. Ikasle ohia eta Beti Beauty dendako nagusia den Sandra Gomez eta NoColor Studioko disenaitzaile eta sortzaile den Aritz Kabe egon ziren gurekin jardunaldi honetan.


Lanbide Heziketako ikasleak gerturatu ziren ekitaldira. Alde batetik Sandrak bere ibilbide profesionalaren berri eman zuen, goxoki denda batetik hasi eta arropa denda batera bilakatzearen gakoak, Aritzek aldiz, diseinatzaile moduaz lana eginez Donostian daukan bere estudioaren irekierarako eman beharreko urratsen berri eman zigun.
Ikastetxeak ekintzailetasunaren inguruan egiten dituen ekintzak ez dira egun honetara soilik mugatzen, izan ere badira hiru urte ikastetxean URRATSBAT programa lantzen hasi zela. Enpresa bat sortzea ez da batere lan erraza; horren jakitun, Urratsbatek Urnietako Salesiar ikastetxea enpresa-haztegi bihurtu nahi du. Programan parte hartzen duten proiektuek horrela eskatzen dutenean, programako partaideek instalazio batzuk ere erabil ditzakete, hala nola, azterketa fasean dauden prototipoak egiteko tailerrak,…


Honez gain, ikastetxeak enpresa proiektuen garrantzia zabaltzeaz eta dinamizazioaz (tutorizazioaz) arduratzen den pertsona bat ekintzailearen eskura jarriko du, promotoreari, bere enpresaren sorrera prozesu guztian zehar aholkularitza zerbitzua eskainiko diona eta bere ondoan laguntzaile moduan arituko dena.
Zerbitzu hau, erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako ikasle, ikastetxeko ikasle ohi eta ikastetxe honetatik bertatik zuzendutako urruneko prestakuntzako ikastaroen hartzaile zein prestakuntza ofizialaz kanpoko edonori zuzentzen zaio.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago