MENUA 

Albisteak

Hasiera  › Hedapena  › Albisteak  › EGA-C1

  EGA-C1

EGA eta C1

EGA edo C1 Euskarazko eskakizuna ateratzeko ikastaroa.

Azken 2 urteotan ikasleek C1 mailako agiriren bat eskuratu ahal izateko (EGA eta HABE) Hernaniko Udal euskaltegiarekin elkarlanean ari gara. Astean ordu eta erdiko bi saio izaten dituzte ikasleek tutoretza indibidualizatuak barne.
Asistentzia eskakizunak betetzen badira, udalek ordaindutako diruaren kopururik handiena itzuli egiten diete uztailean, eta ikastaroa oso merke ateratzen da.

Ikasleren bat interesaturik egonez gero, jar dadila harremanetan idazkaritzarekin edo ondorengo helbidean: ebaetxarri@salesianosurnieta.com

IKASTAROAREN HELBURUA

  • EGA edo C1 titulua ateratzea 18-19 ikasturtean.


ZER IKASIKO DA IKASTAROAN

  • EGA edo C1 ateratzeko idazlan egokiak egiten.
  • Ahozko azalpena maila jasoan egiten, ahozko probari begira.


LAN EGITEKO MODUA

  • Aurrez aurreko eskolak taldean.
  • Ikasle bakoitzari banakako diagnostikoa eta jarraipena egingo zaio tutoretzen bidez.


MODULAZIOA

  • Bi egun astean, guztira: astean 3 ordu + tutoretzak
  • 1h 30´saioko + 30´tutoretza.
  • Tutoretzak:
  • Tutoretza banatzeko egutegi bat adostuko da.
  • Tutoretzara txandan-txandan etorriko dira ikasleak, tutoretzako ikasle bat.


TOKIA ETA ORDUTEGIA

  • Eskolak ikastetxean bertan izango dira.
  • Bertako eskolak amaitu ondoren:
  • Batxilergoa eta Lanbide Heziketan: 15:00 / 15:30etik aurrera, ikasleekin adostuko genuke.


PREZIOA, ORDAINTZEKO MODUA ETA DIRU-LAGUNTZAK

  • Ikasturteko osoa: 235,30 €
  • 3 epetan ordaintzeko: urrian, abenduan eta otsailean (77,64€ bakoitzean
  • Udaletxearen diru-laguntzak ikasleentzat:

Urnietarrak %80
Hernaniarrak %90

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago