MENUA 

Albisteak

  Drogomenpekotasun tailerrak

Lukene Lizaso ikasleekin

AGIPADetik drogomenpekotasunari buruz hitz egitera etorri dira gure ikastetxera.

Beste urbetetez AGIPAD-etik (Drogen abusuaren ikerketa eta prebentziorako Gipuzkoako Elkartea) Lukene Lizaso etorriko zaigu ikastetxera gure gaztetxoei drogomenpekotasunaren inguruan hitz egitera. DBHko maila guztietan hainbat tailer landuko dituzte gai hauek jorratuz.
1go eta 2. mailetan, 4 saioetan tutoreen bidez landu dira gaiak. Tutoretza orduan AGIPADek emandako materialak aztertu dituzte, alkohola eta tabakoa izan dira batipat sakondu dituzten gaiak.


3. eta 4. mailetan , sei saio izango dituzte, lau Lukenerekin eta beste bi tutoreekin, hauek tabakoa eta alkoholaz gain kanabisaren kontsumoa ere aztertuko dute.
Tailer hauen helburua prebentzioa lantzea da, eta ahal den neurrian kontsumitzen hasteko adina ahalik eta beranduena izatea.


Jardunaldi hauek amaitzeko, maiatzaren 4ean, arratsaldeko 18:00etan ikastetxeko ikus-entzunezko gelan, Lukenek gerturatzen diren gurasoei hitzaldi bat emango die. Bertan ikastetxean ikasleekin atera diren zalantzak eta xehetasunak azpimarratzeaz gain etxetik gai hau nola bideratu daitekeen azalduko digu.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago