MENUA 

Albisteak

  Diseinukoak Tabakaleran

Goi Mailako gure ikasleak Tabakalerako tailerretan izan dira.

Aste honetan Argitalpen Inprimatuen eta Multimedia Argitalpenen Diseinuko Goi Mailako lehenengo eta bigarren mailako ikasleak Tabakaleran (Donostia) egon ziren. Ethazi metodologian (erronketan oinarritutako ikaskuntza kooperatiboan antolatua) murgildurik dihardute lanean eta azken erronka amaitu ondoren goiz bat izan zuten eguneroko gaiekin zerikusia duten tailer batzuetan parte hartzeko eta bide batez burua beste testuinguru batean izateko. Oraingo honetan lehenengo mailako ikasleek bideo edizio tailerrean parte hartu zuten eta bigarren mailakoek estanpazio tailerra landu zuten. Bertan, ikastetxean jasotzen ari diren formazioa zabaldu eta partekatzeko aukera izan dute modu dibertigarri batean.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago