MENUA 

Albisteak

  DBH4 Bartzelonan

Bartzelonako portuan

​Salesiar Ikastetxeko DBH-4ko ikasleek gozatu ederra hartu dute Bartzelona eta Salouen.


Apirilaren 9tik 13 bitartean DBH-4ko bi gelak bidaia ludiko eta kulturala egin dute eta baita ederki gozatu ere. Astelehenean goizeko 6:00ak eman baino lehen ikasle guztiak prest zeuden bidaia hasteko, eta puntualtasun osoz abiatu ziren Bartzelonarantz. Lehenengo egunean Montserrateko paraje zoragarriak bisitatu zituzten eta ondoren Bartzelonako Portuko bisita gidatua itsasontzian egin zuten. Hain ezagun eta ohikoak diren Ramblak, Monjuic, Sagrada Familia, Gotiko auzoa, Maremagnum ezagutzeko aukera ere izan dute. Bidaiaren bigarren zatian, Saloura joan eta bi egunez Port Aventura parkean ibili ziren. Ikasle eta irakasle arteko giroa ezin hobea izan da eta kurtsoko azken txanpari aurre egiteko indar berritu dira.


Argazkiak ikusteko sakatu hemen

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago