MENUA 

Albisteak

  DBH1go eta 2. mailako irteerak

DBH2ko taldea Oliten

Maiatzaren 9an, 1go eta 2. mailako ikasleek Azpetian eta Oliten izan ziren.

Maiatzaren 9an ikastetxeko gaztetxoenek ikasturte amaierako irteera izan zuten. DBH 1eko ikasleak Azpeitiko Igara errotan izan ziren eta bertako ur eta hondakin interpretazio zentrua ezagutzeko aukera izan zuten. Ondoren bazkariaren ostean jolasteko denbora izan zuten Loiolako Basilikaren ondoan. Bestalde, DBH2ko ikasleak Olitera joan ziren egun pasa bertako gaztelua ezagutzera. “Gaztelu Feudala" izeneko arloarteko proiektua lantzen aritu dira eskolan ebaluaketa honetan eta bertan ikasitakoak ezagutzeko aukera ezin hobea izan zuten. Bi taldeak primeran ibili ziren! Ikasteko eta ondo pasatzeko aukera bikaina izan zuten.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago