MENUA 

Albisteak

  DBH1-2ko irteerak

DBH1 eta 2. mailako ikasleek ikasturte amaierako irteera izan zuten.

Maiatzaren 9an ikastetxeko gaztetxoenek ikasturte amaierako irteera izan zuten. DBH 1eko ikasleek Azpeitiko Ekoetxeak antolatzen dituen jardueretan parte hartu zuten. Alde batetik, Igarako errotaren (XVII-XVIII mendekoa) funtzionamendua ikusi zuten eta bestetik, aldaketa klimatikoaren inguruko azalpena entzun ondoren berau sahiesteko ekintzak proposatu zituzten. Ondoren bazkariaren ostean jolasteko denbora izan zuten Loiolako Basilikaren ondoan. Bestalde, DBH2ko ikasleak Olitera joan ziren egun pasa bertako gaztelua ezagutzera. “Gaztelu Feudala" izeneko arloarteko proiektua lantzen aritu dira eskolan ebaluazio honetan eta bertan ikasitakoak ezagutzeko aukera ezin hobea izan zuten. Bi taldeak primeran ibili ziren. Ikasteko eta ondo pasatzeko aukera bikaina izan zuten!


Oliteko argazkiak ikusteko sakatu hemen.

Azpeitiko argazkiak ikusteko sakatu hemen.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago