MENUA 

Albisteak

  DBH eta Batxilergoko irteerak

Ikasturte berriaren lehenengo irteerak

Elkarbizitza sendotu, gure ingurumena ezagutu eta Agenda 21ek eskaintzen dizkigun zuzenbideak ezagutarazteko asmoz hainbat irteera antolatu ditugu DBH eta Batxilergoko ikasle guztientzat.


Horregatik, pasa den astean, DBH eta Batxilergoko ikasleak Gipuzkoa eta Nafarroako inguru ezberdinetan egon ziren bertako paisaiak ikusiz eta adiskidetasuna landuz. Horrela, DBH4. mailakoak Pasaiatik Donostiarako ibilbidea egin zuten, 3.mailako ikasleak berriz Plaiaundi-Hondarribin egon ziren hurrenez hurren. DBH 1-koak aldiz, Sendavivan bi egunetako egonaldia egin dute, parkea beraientzat bakarrik irekia izan delarik bertako animaliak ondo ezagutu eta atrakzioetan nahi adina alditan igotzeko aukera izan dute. DBH 2koak azaroan 4 egunetako barnetegia izango dute Segura eta Hondarribian.
Bestalde, Batxilergoko ikasleak Jaizkibelen izan ziren, zorte ikaragarria izan zuten bai eguraldiarekin baita Gipuzkoako kostaldean zebiltzan izurdeekin ikusteko aukera izan baitzuten.


1go ebaluaketaren erdialdean etenalditxo txiki bat izan dute arnasa hartu eta azken txanpara indartsu iristeko.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago