MENUA 

Albisteak

  Bullying tailerra

Bullying tailerra

DBH1go mailako ikasleek bullying-a landu dute gelan.

Gaur egungo gizartean hainbestetan entzuten dugu bullying hitza dela eta, gure ikastetxeko DBH 1go mailako ikasleek, Baketik-en eskutik jasotako tailerrean parte hartzeko aukera izan dute aste honetan. Tailerrak hiru zati zituen: antzerkia, foruma eta tailerra. Lehenengo zatian, tailerreko gidariek, ikastetxe batean gertatutako eraso baten antzezpena egin zien ikasleei. Ondoren, ikasle eta adituen arteko elkarrizketa interesgarri bat etorri zen, non, gaiaren inguruko informazioa eman zitzaien eta azkenik, tailerra izan zuten. Azpimarratzekoa da ikasleek izandako jarrera, izan ere, gomendio eta informazio asko jasotzeaz gain, interes handia azaldu baitzuten gaiaren inguruan. Adituek, ikasleek erasoren bat ikusi edo jasanez gero eman beharreko urrats eta gomendioen azalpen zehatza eman zien. Oso tailer interesgarria bai ikasle, irakasle eta gurasoentzat.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago