MENUA 

Albisteak

  Bizikleta solidarioak

Juan Mari eta Andoni Mujika hitzaldian

Ikastetxeko Heziketa Ordua atalean ezagutu genituen:

Pasa den asteazkenean, Juan Mari eta Andoni Mujika anaiak izan ditugu gure artean. Urte asko bidaiatzen eman ondoren, beraien bizikleten jakituria besteei eskaintzea erabaki zuten. Nola? Zabortegietatik bizikletak hartuaz , konpondu eta Afrikara bidaliaz.


Duela zazpi bat urte, munduan zehar milaka kilometro bizikletaren gainean egin ostean eta hemen zenbat bizikleta botatzen ziren ikusirik, lantegi txiki bat ireki zuten Billabonan iharduera honi ekiteko. Gure artean bizikleta entretenimendu bide bat bada ere gehienetan, herrialde askotan lana edo hezkuntza baldintzak hobetzea suposa lezake. Ekintza honek aparteko gastuak eragiten dizkie eta ez dute inongo laguntza ekonomikorik jasotzen, eta hala eta guztiz ere, ordu kontaezinak ematen dituzte bizikletak konpontzen. Izan ere, beraien aburuz, jaso dezaketen saririk hoberena besteei lagungarriak gertatzea da.


Ez dute momentuz ekoizpen hau geratzeko asmorik. Hare eta gehiago, irekita daude interesaturik dagoen edonor beraiekin ikasi eta lan egiteko. Prest al geundeke gure bizitzako zati bat besteei muxutruk eskeintzea?

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago