MENUA 

Albisteak

  Arropei bigarren erabilera bat emateko tailerra

OLHko ikasleak Emausen

OLHko ikasleak Donostian izan dira Emausek antolatutako tailerra egiten.

Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleak Donostian izan dira Emausek antolatutako “A todo trapo" tailerra egiten. Bertan, arropa ohiko edukiontzietara bota beharrean berriro erabiltzeko aukera dagoela ikusteko aukera izan zuten. Horretarako, Emausen jasotzen den edukiontzi bateko arropa aztertu zuten eta ondoren sailkatu. Batetik, berriro erabil daitezkeenak ontzi batzuetara eraman zituzten. Bestetik, berriz, arropa egoera onean ez egon narren, ohiala berziklatzekoak utzi zituzten.
Amaitzeko, hautatutako arropa batzuk erakuslehio batean jarri eta “denda" bat sortzeko aukera izan zuten ikasleek, argi eta garbi ikusteko arropa horiek oraindik bazutela ibilbidea aurretik.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago