MENUA 

Albisteak

Hasiera  › Hedapena  › Albisteak  › Argien piztuera

  Argien piztuera

2016ko Jaiotza

​Gabonetako Argien Piztuera ekitaldia Urnietako Etxeberri plazan.


Datorren abenduaren 20ean 18:00etan, Urnietako Etxeberri Plazan Salesiar Ikastetxearen eskutik Gabonetako Argien Piztuera ekitaldia ospatuko dugu.


Aurten ere, ikastetxeko ikasle talde batek iaz egindako Jaiotza osatu egin du. Guztira, 30 pieza inguru izango dira metro baten ingurukoa bakoitza. Horiei argiztapena jarri eta azken ukituak emateaz Goi eta Erdi Mailako zikloetako ikasleak arduratu dira. Beraz, denen artean egindako lana izango da ikusgai. Musika jartzeaz, besteak beste, DBHko ikasleak arduratuko dira. Ondoren, txokolate beroa izango da bertaratutakoentzat.


Ekitaldiaren egitaraua ondorengoa da:


18:00 Ekitaldiaren hasiera
18:10 Musika emanaldia
18:30 3,2,1 PIZTU ARGIAK!
18.30 DBH 1eko kantu emanaldia
18:35 Gabonetako mezua
18:45 Amaierako bertsoa
18:50 Txokolate jatea


Animatu gurekin Gabonei hasiera zoriontsu bat ematera!!!

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago