MENUA 

Albisteak

  Aniztasuna eraikiz

DBH 4. mailako ikasleak

​ANIZTASUNETIK ERAIKIZ” PROIEKTUA, DBH-KO 4. MAILAKO IKASLEAK GIZA ESKUBIDEEN ARLOAN LANEAN


Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak 70 urte bete ditu 2018ko abenduaren 10ean eta horren inguruan hainbat ekintza eta egitasmo egiten ari da Hezkuntza mundua.
“Aniztasunetik Eraikiz" proposamena Gipuzkoako Foru Aldundiak, InteRed Fundazioaren bitartez, lurraldeko 10 ikastetxeetako gazteekin landu duen egitasmoa izan da.

Proposamen honek aniztasuneko bizikidetza bultzatzea eta bazterkeriaren aurka borrokatzea izan du xede. Gure ikastetxeko 4.DBH-ko ikasleak proiektu honetan parte hartzen aritu dira eta ikasleek hainbat lan egin dituzte. Bazterkeria jasan duten bi pertsonen hitzaldi bat izan genuen eskolan gai honen inguruan sentsibilizatzeko eta honez gain ikasleek aniztasuna isladatu eta diskriminazioa salatzen dituen bideo txapelketa batean parte hartu dute Kursalean egin den ekitaldi batean. Finalista geratu dira gure ikasleak beste hainbat ikastetxetako bideoen artean.

ZORIONAK EGIN DUZUEN LANAGATIK!

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago