MENUA 

Albisteak

  Afrikarako janari bilketa

Afrikarako janari bilketa kanpaina

Aurten ere Afrikarako janari bileta kanpaina martxan jarriko dugu.

“Gazteak eta Garapena" gorbernuz kanpoko erakundeak janari bilketa kanpaina martxan jarriko du.


Euskadiko Gazteak eta Garapena gobernuz kanpoko garapenerako erakundea Afrikako hainbat proiektu babesten saiatu da azken urteotan.
Honen bidez, JANARIZ BETETAKO kontainerra bidali nahi dugu Afrikara. Honako janariak bidaliko dira: ARROZA, DILISTAK, BABAK, PASTA...alegia, ongi kontserbatzen eta asko estimatzen dituzten janariak.

Biltzen den janaria sailkatu eta Iruñara bidaliko da, bertatik kudeatuko dutelarik Afrikarako bidalketa.

Honen inguruan datorren abenduaren 15ean, Angel Miranda eta Rafa Sanchezek Heziketa Ordua eskainiko digute. Bertan joan den udaran Afrikan bizitutako esperientziak ere kontatuko dizkigute.

Lagundu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke.

Bi bideo hauek lagungarriak izan daitezke:

Janaria konpartitzea:

Aurreneko urteetan bildutakoa Afrikan deskargatzen:

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago