MENUA 

Albisteak

  Abian da 2016-2017 ikasturtea

Dagoeneko abian da 2016-2017 ikasturtea.

10:00 etan egin zaie harrera DBHko ikasleei eta 11:00etan Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei. Bi saioetan ikastetxeko antzokia ikaslez gainezka izan da eta bertan, Jose Luis Pinedo zuzendariak eta Agustin Urretabizkaia zuzendari pedagogikoak hitz egin dute, guztiei ongi etorria emateko. Ondoren, talde bakoitza bere tutorearekin gelara joan da. Bihartik aurrera, normaltasunez ekingo zaie klaseei. Ongi etorri guztiei!

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago