MENUA 

Albisteak

  2018-2019 PRESTAKUNTZA DUALA

Prestakuntza DUALA Lanbide Heziketako ikasleentzat.


Urnietako Salesiarretan Prestakuntza DUALA eskaintzen diegu gure ikasleei. Honen bidez, ikasleak bere trebakuntza ikasiz eta lan eginez garatzen du. Lehenengo maila ikastetxean egiten du eta bigarrena, bi lekuetan, ikastetxean eta enpresan.


Ikasleak enpresa batekin lan kontratu bat dauka eta egindako lanarengatik ordainsari bat jasotzen du.


2018-2019 ikasturteari begira, Salesiar Ikastetxeak, jarraian aipatzen diren goi eta erdi mailako ziklo ezberdinetako, ikasle kopuru handi baten prestakuntza duala kudeatu du:
• GM-Automatizazio eta Robotika industriala
• GM-Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak
• GM-Argitalpen Inprimatuen eta Multimedia Argitalpenen Diseinu eta Edizioa
• EM-Mantenimendu Elektromekanikoa
• EM-Instalazio Elektriko eta Automatikoak

Guztira, gure inguruko, elektrizitate-elektronika, instalazio, mantenimendu elektromekaniko eta grafikagintza arloko, 14 enpresek hartuko dute parte.

Gure ustez, honen bidez, alde batetik lana eta ekoizpena, eta bestetik, ikaslearen prestakuntza hobetzen dira. Ondorioz, guztiontzat onuragarria gertatzen da: ikasle, enpresa eta oro har gizartearentzat.


Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago