MENUA 

Albisteak

  2017ko Bertsolaritza Jaialdia

Ikastetxeko gaztetxoenek bertso emanaldi bikaina eskaini ziguten.

Maiatzaren 3an, arratsaldeko 17:00etan Salestar Ikastetxeko antzokian, kurtso amaierako Bertso Jaialdia ospatu zen. Urteroko legez, Gipuzkoako Bertso Elkartea eta Urnietako Udalaren laguntzaz, Presentación de María Ikastetxeko 5 eta 6. mailako eta Salestar Ikastetxeko DBH 1go mailako ikasleek, astero-astero bertsolaritzako klasea jaso dute Jokin Labaien bertsolariaren eskutik.


Ikasturteko lanketa hori jendaurrean azaltzeko helburuarekin, azken asteetan hainbat bertso sortu ikasleek beraiek eta saio zoragarria eskaini ziguten, plazagizon eta plazemakume galantak direla erakutsiz.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago