MENUA 

Albisteak

Hasiera  › Hedapena  › Albisteak  › 20. Korrika

  20. Korrika

19. edizioko argazkia

Badator 20. Korrika. Aurten ere, Urnietatik pasako da!!

Udaberriaren etorrerarekin, bi urtez behin ospatzen den Korrika-ren beste edizio baten atarian egongo gara. AEK_ko euskaltegiek antolatzen duten euskararen aldeko lasterketa da; lekuko bat eramaten da hasieratik amaierara eta irauten duen egunetan ez da gelditzen, ez gauez eta ez egunez.


Aurtengoa 20.edizioa izango da eta martxoaren 30ean hasiko da Otxandion eta apirilaren 9an bukatuko da Iruñean.


Urnietatik apirilaren 4an, asteartea, igaroko da goizeko 10:30 aldera eta Salesiar Ikastetxeko ikasle, irakasle eta gainontzeko langileak parte hartzeko asmotan dira, ikastetxearen aurrean lekukoa hartu eta korrika saio txiki bat euskararen alde emanaz.


EGUN HONTAKO ARGAZKIAK

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago