EUSKARAREN EGUNA | Salestarrak Magale Urnieta
Euskararen eguna

EUSKARAREN EGUNA

Noticias

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

DIA INTERNACIONAL DEL EUSKARA

 

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta urteroko legez geure ikastetxean egun berezia izan ohi da.

Magale Txikin, etxeko gaztetxoenak, ikastetxea apaintzeko baliagarriak izango diren horma-irudiak egingo dituzte.  Gero euskal jolasak aztertu eta euskaraz jolastuko dugu. Arratsaldean berriz, ikastetxeko portxean horma-irudiak jarriko dira eta Euskal zirkoaren emanaldia grabatuko dugu aurrerago familiei bidaliko zaiena.

Magale Salestarretan eguna testu berezi bat irakurriaz hasten dugu, euskararen inguruko hausnarketa txiki bat eginez eta ondoren euskal kantaren bat entzuten da. Ondoren, ikasleek hainbat ekintza berezi izango dituzte.

Batetik, lehiaketa batean parte hartzeko gonbidapena egingo zaie. Ikastetxeko irakasle batek sortutako bertsoa guztiz osatu gabe dagoela entzungo dute eta beraiek osatu, abestu eta grabatu egin beharko dute. 4 saridun egongo dira eta bakoitzak 25 €-ko saria jasoko du.

Bestetik, DBH 1eko ikasleek ere Quizizz bat osatu dute, DBH, Batxilergo eta OLH-ko ikasleek parte har dezaten. Orotariko galderak txertatu dituzte eta ea nork asmatzen dituen galdera gehien.

Eta azkenik, Hitz Ontzi izeneko jolas batean ere parte hartzeko aukera izango dute.

Egun polit bat izan dezatela espero dugu baina ez dezagula ahaztu EUSKARAK 365 EGUN dituela!